Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko giza katea debekatu dute

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 19a, 11:01
Patxi Ruizen aldeko elkarretaratze bat, maiatzaren 14an.

Gaur arratsaldean egitekoa zen Podemos-Ahal Dugu-ren eta PSNren Iruñeko egoitzak lotzeko giza katea. 

Txantrea Patxirekin ekimenak bultzatuta, 20:15ean deitua zuten Patxi Ruiz preso txantrearrari elkartasuna adierazteko giza katea, Haiek barrutik, gu kanpotik goiburupean. Podemos-Ahal Dugu-ren eta PSN/PSOEren egoitzen aurrean, presoak bizi duen egoeraren errudunak haiek direla iritzita.

Ruizek zortzigarren eguna du gose eta egarri greban. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!