2.000 lagun joan dira Landabengo azokara, berriz zabaltzeko egunean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 18a, 10:30
Landabengo azoka, artxiboko irudi batean.

Bi hilabeteko nahitaezko itxieraren ostean, atzo ireki zuten berriro Landabengo azoka, edukieraren laurdenarekin: elikadurako 36 postu.

Eguraldi onak erakarrita eta produktu freskoak erosteko gogoarekin itzuli ziren herritarrak atzo Landabengo azokara atzo, bi hilabete baino gehiago itxita egon ostean.

Udaltzaingoa eta 25 boluntario edukiera erregulatzeaz arduratu ziren, eta kalkuluen arabera, 2.000 pertsona baino gehiago sartu ziren zigilatutako esparrura goizean zehar, ondo antolatutako 36 elikatze postutan. Bezero gehienak maskararekin joan ziren mekatura, eta eramaten ez zituztenei bat eman zieten.

Postu gehienek 6 metroko zabalera zuten (2 metroko 4, 4 metroko 3 eta 8 metroko bat izan ezik). Hesiek erosleen arteko bi metroko tartea mantentzen zuten, eta postu bakoitzean hiru saltzaile zeuden.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!