Udaltzaingoa hasi da salaketak jartzen garraio publikoan maskararik ez eramateagatik

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 14a, 10:55

Zazpi pertsona salatu ditu billabesan maskararik ez eramateagatik, eta lokal bat araua ez betetzeagatik. 66 pertsonentzako zigorra proposatu du, alarma egoera ez betetzeagatik.

Itxialdia arintzkeo prozesua hasi zenetik, derrigorrezkoa da hiri garraio publikoan maskara eramatea.Iruñeko Udaltzaingoak zazpi pertsona salatu zituen atzo eskualdeko hiri garraioan maskararik ez eramateagatik, baita ostalaritzako establezimendu bat ere, alarma egoeraren araudia ez betetzeagatik.

Zehazki, Iruñeko 45 billabesatan egin zituen kontrolak. Hamalau zigor proposamen egin ditu eta ostalaritzako lokal bat salatu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!