Iruñerria, dron baten begiradapean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 6a, 13:28
Dronak hartutako irudietako bat.

Joan den asteburutik, dron batek Iruñerriko kale eta parkeetako aireko irudiak bidali ditu 112 - SOS Nafarroako aretora, "kontrol gaitasunak indartzeko eta pilaketak saihesteko".

Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak proiektu pilotu baten berri eman dio Nafarroako Gobernuari asteazken honetako saioan: "Konfinamendutik irten eta lehen egunetan herritarren segurtasuna hobetzeko”, joan den asteburutik, dron batek Iruñerriko kale eta parkeetako aireko irudiak eman dizkio SOS Nafarroako aretoari, bai eta beste herri batzuetakoak ere. Helburua da “kontrolerako gaitasunak indartzea eta leku jakin batzuetan egon daitezkeen jende-pilaketak saihestea, kutsadura berrien arriskua gutxitzeko.

Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak abian jarri du plan pilotu hau, "deseskalatzeko prozesuan, espazio publikoetan prebentzio neurriak behar bezala aplikatzen direla behatzeko eta sustatzeko". Esperientzia pilotua joan den asteburuan hasi zen, konfinamendua arintzeko neurriak abian jarrita, hala nola paseatzeko baimena edo kirola banaka egitea.

Helburua eskura dauden tresnak indartzea eta droneen hegaldia txertatzea dela azaldu du Remirezek, puntu geografiko jakin batzuen egoera denbora errealean ezagutzeko eta agintaritza eskudunak prozesurako eta deseskaladaren faseetarako ezarritako segurtasun baldintzak betetzen direla bermatzeko neurriak hartu ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!