Baloreak proiektua musika baino gehiago da. Haurrei konfinamendua arintzeko helburuz, zenbait erronka proposatu dizkiete Internet bidez, eta horien bitartez balioen inguruko hausnarketa ere bultzatu dute. Horrez gain, aukera eman diete neska-mutilei kontatzeko zer ikasten ari diren egoera honetan, eta sarean zabaltzen ari dira bizipen horiek.