Barañaingo ikastetxe batean koronabirusaren aurkako protokoloa martxan jarri dute

Nafarroako hirugarren koronabirus kasua, Barañaingo eskola bateko irakaslea da. Gaur Osasun eta Hezkuntza departamentuetako ordezkariak, ikastetxeko irakasle eta familiekin bildu  dira lasaitasuna helarazteko. Prokolo guztiak martxan dira eta eskolan normaltasunez ari dira klaseak ematen.

Atzo arratsaldean albistea zabaldu zenean eragindako urduritasuna baretu da Barañainen. Horrela adierazi dute Santa Luisa de Marillac Barañaingo eskolako zuzendaritzako kideek prentsaurrean. Gaur goizean bilera izan dute hezkuntza eta osasun departamentuko kideekin, haurren gurasoekin, irakasleekin eta Barañaingo alkatearekin. "Kasua oso azkar hartu dute beraz ez da arrisku askorik izan, ez da kutsaturik izateko denborarik izan esan digutenez" azaldu dute, "Haur eta lehen hezkuntzako txikiei tenperatura hartuko diete familiek hemen datozen 14 egunetan, koronabirusa hartu duten ala ez ikusteko". 200 ikasle ditu eskolak eta gaur normaltasunez ireki ditu ateak eta klaseekin jarraitu dute, horrela gomendatu die hezkuntza departamentuak. Hainbat gurasok ordea erabaki dute beren seme alabak klasera ez joatea.