Produktuak "euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan" eskuratzeko aukera izanen da aurten ere Errigora ekimenari esker. Martxoaren 12ra bitartean izanen da eskaerak egiteko aukera, ohiko tokietan eta errigora.eus webgunean. Harrokeriarik gabe, baina "apaltasunez harro" daudela azaldu du Errigorako Ibai Sueskunek Irrintzi Plazan.