Iruñeko Udalak ikastetxeei inauteriak ospatzeko trabekin abiatu da mozorratzeko garaia Iruñerrian. Inauterietako kalejirei baimenak ukatu dizkie Navarra Sumak eta espaloietatik egitea proposatzen du irtenbide moduan, egungo arauari helduta. Legea aldatzea eskatu dio aho batez oposizioak eta bien bitartean, bolondres taldeak bultzatu ditzala kalejiretako segurtasuna bermatu dadin. NIZEk astelehenean salatu zuenez, udalak 40 eskaera jaso ditu, horietatik 17 baimendu zituzten, 3ri ezetza eman eta 19ren eskaerak aztertzen ari zen.
Trabak traba, inauteen hotsa nagusi da Iruñerrian. Hona Iruñerriko inauterien agenda:
Antsoain
Ostirala 21 “IHAUTERIA DATOR”
- 18:00-20:00 Ihauteriari hasiera emateko pregoia Txokogorrin. Ostean, Eguzki Eder Dantza taldea, aurpegi margoketa, Ezkaba ikastetxeko ikasleek egindako marrazkien aurkezpena eta auzokideen emarien esker meredua.
Sábado 22 “IHAUTERIAK”
- 10:00 Hamarretakoa Kokotxaberrin.
- 11:30 Karroza desfilea Harrobitik.
- 14:30 Bazkari herrikoia frontoian. (Txartelak Txarkon, Txinpartan eta Zaldikon)
- 16:00 Luciano show frontoian.
- 17:00 Desfilea Antsoaingo kaleetan zehar
- 18:30-21:30 Luciano y txikiendako merendua.
- 23:00 Gaupasa Txokogorrin.
Atarrabia
Landakoak eta industrialak bandoen artekoak izanen dira Atarrabian asteburuan.
Barañain
Gazteen inauteriak Gaztetxean izango du erdigunea. Otsailaren 21an, 14:30etatik aurrera, bazkari autogestionatua egingo da Gaztetxean. Eta 19:00tan kalejira abiatuko da.
Berriozar
Txolin, txatxoak, gabatxoak, joaldunak eta gaiteroak 19:30ean abiatuko dira Berriozarko Auzo Zaharretik.
Iruñea
Iruñeko auzo zenbaitetan ospatu dituzte jada inauteriak. Dena den, bada oraindik non mozorratu eta festa egin.
Alde Zaharra
Arrosadia
Goizean eta arratsaldean kalejira eginen dute auzoko kaleetan barrena. Arratsaldekoan, mozorro lehiaketa ere eginen dute.
Iturrama
Txantrea
Ostiralean hasiko dira Txantreako inauteriak.
Zizur Nagusia
Asteartera arte luzatuko dira inauteriak Zizur Nagusian.