Iruñerrian apustu etxerik ez dutela nahi aldarrikatu dute milaka pertsonak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 10a, 07:39

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Iruñean -2.000tik gora, antolatzaileen arabera-, apustu etxeen ugaritzea salatzeko. Iruñeko auzoetako eta Iruñerriko hainbat herritako apustu etxeen aurkako plataforma ezberdinek antolatu dute mobilizazioa, hala nola Txantrea, Sanduzelai, Ermitagaña, Zizur, Barañain, Berriozar, Mendillorri, Huarte, Atarrabia eta Burlata; zutabe ezberdinak osatu dituzte euren jatorrizko lekuetatik

Ibilbidean zehar 'Apustu etxerik ez' , 'Kasinoek zure bizilagunak hiltzen dituzte' eta 'Apustu etxeak gure auzoetatik at' oihuak entzun dira. Manifestarien artean EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda Ezkerrako kideak izan dira.

Komunikabideei egindako adierazpenetan, eta deitzaileen ordezkari gisa, Hodei Arangurenek adierazi du apustu etxeen errealitatea "oso egoera problematiko indartsua" dela, "Normalizatuta dagoena, desnormalizazio egoera sortu behar da"."Gizarteak argi dauka, ez ditugu apustu-etxeak hemen nahi, ez dugu erregularizazio bat nahi eta itxiera bilatzen dugu", gaineratu du.

Arangurenek azaldu duenez, 'Herri eta auzoen artean plataforma ezberdinak sortu genituen' eta 'indarrak batzeko beharra ikusi genuen', eta 'antolakuntza bateratua eta kalean borroka egitea garrantzitsua' dela nabarmendu du.

Joan den urrian Nafarroako Gobernuak negozio horien baimenak sei hilabetez bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruz galdetuta, "Ematen den edozein erregulazio edo urrats positiboa da, baina gure asmoa apustu etxeak ixtea da", nabarmendu du.

Zentzu horretan, moratoria hori "apustu etxeentzat soilik" dela azpimarratu du, "Tabernetan makina pila bat jartzen jarraitzen diren bitartean". Horregatik, alderdi hori ere arautzeko eskatu du, eta "gelditu daitezela saltokietan eta tabernetan makinak muntatzeaz eta milaka apustu etxe irekitzeaz".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!