Gazte bat atxilotu dute Burlatan greba egunarekin lotuta

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 7a, 11:42

Eguerdian aske geratu da. Ahotsa.info atariak zabaldu duenaren arabera Espainiako poliziak gazte bat atxilotu egin du Burlatan, urtarrilaren 30eko pikete batean parte hartzea leporatuta. Momentuz ez dago informazio gehiagorik.

Burlatako gazte mugimenduak eta greba deitzaileek asanblada informatiboa antolatu dute gaur arratsaldeko 19:30ean Askas plazan, gertatutakoaren berri emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!