CCOOk greba mugagabea deitu du astelehenean CAFENASAn, Antsoainen dagoen enpresaren salmentaren aurrean.
Sindikatuak gogor kritikatu dio enpresako zuzendaritzari "jarrera zurruna eta ez negoziatzailea" izatea. CCOOk enplegua eta soldata baldintzak ziurtatzeko enpresa hitzarmen bat negoziatzea galdegin du hainbatetan, baina enpresak negoziatzeari uko egin diola salatu dute.
Oraingoan enpresaren salmentaren aurrean, bertan lan egiten duten 14 pertsonen etorkizunari buruz negoziatzera eseri nahi ez duela kritikatu du sindikatuak. CCOOren iritziz, "langileentzako jarrera itxi horren aurrean", greba mugagabe batera deitzea baino ez zaio geratzen, enpresak 14 langile horientzako etorkizuneko plan bat negoziatzera behartuta senti dadin.