U30 Greba orokorra

Duintasunaren aldeko goiz bateko kronika

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 30a, 14:04
Arg: @ernaigazte

Besoak porlanezko bidoietan sartuz kateatu diren lau pertsona atxilotu dituzte Areta poligonoan eta beste bat Donibae auzoan poliziarekin izaniko liskarrean. Hauek izan dira istilu nagusiak greba orokorreko goiz honetan. 

ELA, LAB, Steilas, Esk, Ehne, Hiru eta Etxalde sindikatuek eta kolektibo desberdinek deitutako greba orokorraren eguna goiz hasi da.

Informazio piketeak hasi dira goizeko bostak aldera enpresa poligonoetan grebarako deia egiten.

Gehinean arazorik gabe joan da, baina Uharteko Areta poligonoan istiluak izan dira. Hor lau pertsona kateatu dira poligonoaren sarbidean besoak porlanezko bidoietan sartuz. Poliziak bidoiak apurtu eta atxilotuak eraman ditu lau pertsuna hauek.

Eta N1 errepidea, Altsasu eta Etxegarate artekoa, moztu dute su barrikadekin eta trafiko mozketak izan dira ere beste puntu batzuetan, bereziki hainbat poligonoren sarbideetan.

Goiztiarrak ere bizi piketeko txirrindulariak. 8.00etan abiatu dira Antoniutti parketik hiriko kale nagusiak abiadura motelean zeharkatuz.

Abiadura motelean ere, 20 kilomentro orduko, hurbildu da Iruñerrira Bortzirietako kotxe karabana.  

Goizeko 9,30ean NUPen barneko kalejira zaratatsua egin dute ikasleek, duintasunaren aldeko eta prekaritatearen aurkako greba egun honetan.

Handik gero zutabe bat abiatu da 11.00etan Gazteluko Plazarantz. Eta berdin iruñeko auzo guztietatik eguerdiko 12:00etarako deitua zegoen manifestazioan parte hartzeko.  

“Lan eta bizitza duina denontzat”, “Zaintza lana denona”,

“LGTBI kolektiboa: Aniztasunaz harro gu ere grebara”, .

“Bertakoak edo atzerritarrak, denok langile klase berekoak”, “Pentsio publiko duinak”  eta feminismoaren aldeko aldarriak ere ugari izan dira.

Tentsio gunean izan dira hainbat unetan, Corte Ingeleseko atarian bezala.

Eta garratzena Donibane Auzoan. Hor polizia nazioanla eta manifestari multzo baten arteko istilua izan da eta horren ondorioz pertsona bat atxilotua eraman dute.

Salbuespen hauez gain, aparteko istilurik gabe joan da goiza greba deitzaileek aspimarratu duten bezala.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!