U30 Greba orokorra

Iruñerriko deialdiak greba orokorrerako

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 29a, 17:46

Goizean goizetik langile piketeak arituko dira enpresa poligonoetan grebari buruzko informazioa emanez.

Goizeko 11etan Iruñerriko herri eta auzoetatik ere zazpi zutabek joko dute Iruñeko Gazteluko Plazan 12:00etan egingo den manifestaziora: Sanduzelai, Berriozar, Txantrea, Arrotxapea (11:30etan); Atarrabia, NUPeko unibertsitatea eta Barañain.

Blokeka banatuko dute manifestazio nagusia: 

Greba sostengatzen duten hainbat kolektibok ere egin dituzte deialdiak. Horien artean dago AHTrik ez Nafarroako Koordinakundeak egindako deialdia. 11:00etan Iruñeko tren geltokiaren aurrean bilduko dira salatuz AHTrekin aurrera jarraitzen dutela eta hor inbertitzen den dirutza ez dela gastu sozialetara joango.

Goizetik, protesta

Goizean goiz hasiko dira mobilizazioak Iruñerrian. Langile piketeak arituko dira enpresa industriaguneetan eta hiriko kaleetan informazioa emanez. 

Imagen

Arratsaldean herrietan

Arratsaldeko manifestazioak deszentralizatuak izango dira Nafarroan, gehienak 17:00etatik 19:30etako tarteetan abiatuta. Iruñekoa Autobus Geltoki zaharretik aterako da 17:00etan eta gainerako herri eta auzoetan ohiko tokietatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!