U30 Greba orokorra

Euskalerria Irratiko langileak, greban

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 29a, 17:00

Euskalerria Irratiko langileek pentsio, lan eta bizitza duinen aldeko greba orokorrarekin bat egitea erabaki dute.

Irratiko kazetariek eta teknikariek gutxieneko zerbitzuak adostu dituzte, protesten berri emanez aldarrikapenei ahalik eta zabalpen handiena emateko. Haiena greba aktiboa izanen da beraz.

Urtarrilaren 30ean, grebari buruzko informazioa eskainiko dute soilik.

Irratiari dagokionez, goizeko 8:30etik 10:00etara saio informatibo berezia eginen dute. Tarte horretan, bost kazetari ariko dira Iruñerriko beste horrenbeste puntutan gertatzen denaren berri ematen, eta hainbat eragilerekin elkarrizketak egiten.

13:30ean, ordu erdiko albistegi berezia eginen dute, goizeko manifestazioa amaituko den lekutik, Gazteluko Plazatik hain zuzen ere.

Arratsaldean, ez da irrati programaziorik izanen. Goizez zein arratsaldez, mobilizazioen zuzeneko kontakizuna eginen dute sare sozialen eta webgunearen bidez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!