Otsailaren 8an apustu etxeen kontrako manifestazio bateratua Iruñerrian

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 21a, 08:08

Herriz herri eta auzoz auzo sortu diren plataformek bat egin eta manifestazio bateratura dei egin dute joko eta apustu negozioen kontra. Otsailaren 8an mahai ingurua eta kale protesta erraldoia antolatu dituzte.

Sanduzelain, Arrotxapean, Txantrean, Azpilagañan, Berriozarren eta Uharten elkartu dira bizilagunak auzoan dituzten joku etxeen kontra egin eta ireki daitezkeen apustu negozio berriak gelditzeko asmoz. Administrazioak jaso du haien mezua eta bai Udal zein Nafarroako Gobernuak, neurriak hartu dituzte apustu etxeen loraldia eteteko. Orain, auzoz auzo eta herri desberdinetan jaiotako plataformek bat egin dute eta protesta jardunaldi erraldoia antolatu dute. Otsailaren 8an, larunbata, mahai ingurua Plazara! auzo gunean eguerdian eta arratsaldean manifestazioa eginen dute Iruñeko karriketan. 16:30ean zutabeak irtengo dira herri eta auzo ezberdinetan 18:00etan guztiek Iruñeko Gazteluko Plazan bat egin eta manifestazioan ateratzeko.

Datozen egunotan Ermitagaña eta Mendebaldeako bizilagunek ere emanen dute apustu etxeen kontra azaltzeko aurrerapausoa. Prentsaurrekoa emanen dute urtarrilaren 25ean plataforma aurkezteko, hitzaldia antolatu dute urtarrilaren 29an Nafarroako Liburutegian eta elkarretaratzera dei egin dute Otsailaren 1ean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!