Apustu etxeen aurkako mobilizazioa eginen dute larunbatean, Berriozarren

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 14a, 17:06

Azoan irekitzear den bigarren aretoaren aurka egin nahi du Berriozarko Apostu Etxeen Aurkako Plataformak. 17:00etan izanen da hitzordua, Emaileen plazan.

Bigarren apustu etxe bat irekiko dute Berriozarren aurki. Larunbatean, urtarrilaren 18an, manifestazioa eginen du Berriozarko Apustu Etxeen Aurkako Plataformak negozio hauen kontra. Berriozarko Udalak iragarri du ez duela apustu etxe berririk zabaltzeko baimenik emanen hemendik aurrera.

Zabalduz doa apustu etxeen aurkako borroka Iruñerrian. Azpilagañan atzo egin zuten lehen batzarra, eta ostiralean mobilizazioa eginen dute auzoan irekitzear den areto baten aurka. Urtarrilaren 10ean jakinarazi zuten sare sozialetan Ermitagaña eta Mendebaldean beste plataforma bat sortu dutela. 

Txantrean, Sanduzelain, Etxabakoitz, Donibanen, Sarrigurenen eta Uharten ere badira apustu etxeen aurkako taldeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!