Blanca Esther Marques gogoratuko dute gaur Burlatan

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 14a, 08:23

Hiru urte pasa dira bere bikotekideak erail zuela Blanca Esther burlatarra. Gaur eguerdian, elkarretaratzea  eta minutu bateko isilunera deitu du udalak. Blancaren senitarteko eta lagunendako “besarkada erraldoia” eman nahi die Burlatako Udalak.

Blanca Esther bere bikotekideak hil zuen, Francisco Javier Nietok, eta itota Ultzama ibaira bota zuela aitortu zuen. 18 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. “Badakigu asko dagoela egiteko, baina gaurko isiltasun minutuarekin adierazi nahi dugu nahikoa dela horrenbesteko beldurrezko minutu pairatzeaz. Emakume guztiek dute beren minutu guztiak askatasunekoak, zoriontasunekoak eta maitasunekoak izateko eskubidea” adierazi du ohar batean Burlatako Udalak. 12:30ean elkarretaratzera deitu dute Udal parkean Blanca Esther gogoratu eta indarkeria matxistaren biktima guztiekin elkartasuna adierazteko. “Jakin dezatela ez ditugula bakarrik utziko” gaineratu dute deialdian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!