Noaingo aireportuko bidaiarien trafikoa %18 hazi da 2019an

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 13a, 13:21

Bidaiarien kopuruak gora egin du Noainen; baina behera egin dute hegaldiek. Aurreko urtean baino %4,5 gutxiago izan dira 2019an.

Iruñeko aireportuak %18ko hazkundearekin itxi du 2019a: 242.520 bidaiarik erabili dute aireportua. Urte osoan 6.135 hegaldi egin dituzte, aurreko urtean baino %4,5 gutxiago, AENAk astelehen honetan emandako datuen arabera.

Abenduan 19.324 bidaiarik erabili dute Nafarroako aireportua, 2018ko epe berean baino %35,6 gehiagok; aireontzien mugimenduak %1 egin du behera, eta 413 lurreratze eta aireratze operazio izan dira.

Frankfurt, Kanaria Handia eta Madril hiriekin egiten du lotura Noaingo aireportuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!