Duela hilabete Burlatan harrapatutako oinezkoa hil da

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 27a, 07:56

Azaroaren 28an geratu zen ezbeharra, Burlatako Maria Azkarate etorbidean.

83 urteko Burlatako bizilagun bat larri zauritu zen azaroaren 28an Burlatako Maria Azkarate etorbidean oinezkoen pasabide bat gurutzatzen ari zela. Gertaera berean Burlatako beste emakume bat zauritu zen, ez hain larria. Gizona Nafarroako Ospitale Guneko ZIUn ingresatuta geratu zen ordutik, jasandako zaurien larritasunaren ondorioz, eta atzo eman zuten bere heriotzaren berri. Alarguna zen, Eliako (Egues) kontzejutik zetorren, bi seme-alaba zituen, bilobak, eta bihar lurperatuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!