Foruzaingoak sare sozialen bitartez jakitera eman duenez, gidari bat erreskatatu eta beste bat atxilotu dute Landabenen. Lurpean uholdeengatik ibilgailutik atera ezinik zegoen lehenengoa; bigarrena, berriz, itxita eta seinaleztatuta dagoen errepidera sartu da, eta alkoholemia-proba egiteari uko egin dio.