Apustu etxerik gabeko Eguesibarren aldeko manifestua

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 22a, 11:51

Stop Apuestas auzo mugimenduak horrelako lokalen aurka martxan jarritako mobilizazioek aurrera jarraitzen dute Eguesibarren, "Apustu-etxerik gabeko harana" sustatzen duen manifestu batekin. Bertan, Renoko lokala ixteko eta horri buruzko araudi bat martxan jartzeko eskatzen da.

Agerraldi publiko batean, mugimendu horrek gogorarazi du uztailaren 1ean ireki zutela Sarrigurenen Codere frankiziako Reno apustu etxea, eta nola "bailarako auzo, elkarte eta kolektiboetatik, kezka handiz ikusi dugun irekiera hori".

Azpimarratu duenez, "Gero eta ludopatia kasu gehiago daude adin tarte guztietan, baina bereziki gazteen artean", eta "apustu etxe hau estrategikoki ikastetxe batzuetatik oso gertu" dagoela nabarmendu du.

Kolektibo horrek "aisialdi-eredu osasungarri, sortzaile eta parte-hartzaile baten alde" lan egiten duenez, aipatutako manifestuan Sarrigurengo apustu-etxeari uko egiten diotela erakusten dute, eta administrazio ezberdinei "lokalaren itxieraren alde ahal dutena egiteko" eskatu diete.

Besteak beste, araudien bidez "premiazko" araudi legegile bat sortzea ere eskatu dute, "Udal ordenantza batez gain, edo zentro berriak irekitzea eragotziko duten hirigintza planaren aldaketak".

Manifestu hori bailarako 16 taldek eta elkartek sinatu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!