PSNk "inkoherentzia" egotzi dio Navarra Sumari, Burlatan euskarazko lanpostu bat ateratzeagatik

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 19a, 16:07

Ramon Alzorriz PSNko antolakuntza idazkaria: "Orain UPN eta bere bazkideak dira euskara ez dakien pertsona bat administrazio publikoan sartzea eragozten dutenak".

Burlatako Udalak (Navarra Sumak gobernatzen du) oposizio-lehiaketa bat deitu du Lan Harremanetako eta Arriskuen Prebentzioko teknikarien zerrenda eratzeko, zeinean derrigorrezko C1 mailako euskara eskatzen den. PSNk Navarra Sumaren "inkoherentzia" salatu du.

Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkariak ohar batean adierazi duenez, "azterketa egin ahal izateko euskara derrigorrezko baldintza izango duen oposizio bat deitzeak zalantzan jartzen du Navarra Sumako buru Javier Esparzak beti aipatzen duen defentsa, lehen edo bigarren mailako herritarrak ez direla kontuan hartu behar iritzita, hizkuntza-tituluak edukitzearen arabera".

PSNk euskara "Nafarroako kultur ondare eta hizkuntza propio gisa" babesten duela esan du Alzorizek, eta, haren ustez, "oraingo honetan, Navarra Suma bidegabekeria soziala eta garapen profesionala eragiten ari da". "Euskara meritu gisa ebaluatu behar da, eta ez C1 mailako titulua eskura ez dutenentzat oztopo gisa", gaineratu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!