2010/05/29 18:00 - 19:00

Ezpalak, dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia

Iruñea, Burgoen plaza,
* Lapurdi eta Nafarroa Beherean dantza-jauziak egiteko izan diren eredu desberdinak ekarriko ditu Maritzuli konpainiak Aiko taldearen musikak lagunduta. * Argia dantzari taldeak 60ko hamarkada bukaeran Zuberoan eta Nafarroan Beherean ikasitako dantza-jauzien tradizioa aurkeztuko du. * Biarnoko musikari eta dantzari talde batek Ossau bailarako sauts edo jauziak eskainiko ditu. * Luzaideko dantzariek, Nafarroa Garaia eta Behearen arteko mugan bolantek dantzatzen dituzten jauziak ekarriko dituzte * Baztandar dantzari talde batek baztango mutil-dantzak eskainiko ditu. Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldia ireki eta Aiko taldeak dantza-jauziak jotzen jarraituko du, nahi duten guztiek dantzatu eta gozatzen jarrai dezaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!