Aranguren. Euskara Zerbitzua,
HEZITZAILEENTZAKO EUSKARAZKO TAILERRA
Nola sustatzen da euskararen erabilera aisialdiko ekipamendu eta jardueretan? Aisialdiko, kiroletako, ludoteketako, kanpaldietako…. begiraleentzako tailerra.
Edukiak:
- Soziolinguistika aisialdian: oinarrizko kontzeptuak.
- Aisialdiko hezitzaileen lana hizkuntza normalizaziorako.
- Hizkuntza normalizaziorako tresnak.
Iraupena: 8 ordu.
Datak: 4 orduko 2 saio azaroak 15 eta 22an, astelehenak.
Ordua: 16:00 – 20:30.
Lekua: parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.
Prezioa: Doakoa Arangurengo hezitzaileentzako, 10 € erroldatuentzako eta 80 € erroldatu gabeentzako.
Taldea: gutxienez 10 pertsona eta gehienez 20.
Izena emateko, azaroak 2tik 5era, 9:00etatik 14:00etara, Euskara Zerbitzuan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!