2011/06/03 - 2011/06/04 19:30

LITERATURIA FERIAREN 3. EDIZIOA

Larrabetzun (Bizkaian),
Azoka bat baino gehiago izateko asmoz sorturiko ekimen hau 2009an sortu zen eta bere xede nagusia euskal literaturaren plaza izatea da; euskarazko liburuak ezagutzera emateaz gain, haien inguruan gogoeta egin eta ongi pasatzeko gunea bilakatzea. Horrela bada, herrian jarritako karpan liburuak ikusi eta erosteko aukera izateaz gain, Literaturiak iraunen dituen hiru egunetan zehar errezitaldiez, irakurtaldiez, antzezlanez, bertso saioez eta euskal literaturaren inguruko beste hainbat ekimenez gozatzeko parada izanen da. Honatx egitaraua: Ekainak 3, ostirala • 19:30. Harrera ekitaldia, Kukubiltxo antzerki taldearekin, Anguleri kultur etxean. • 23:00. Ruper Ordorikaren kontzertua, Anguleri aurrean. • 00:00. Hudaltzainak, Hori Bai gaztetxean. Ekainak 4, larunbata • 10:00. Literatura eskola, Irakurzaletasunaren transmisioa: noiz eta nola? titulupean. Anguleri kultur etxean. • 12:00-15:00. Liburuen aurkezpenak, plazan. • 12:00. Trikiti emanaldia, Literaturiatxuaren barruan. • 13:00. Ipuin kontalari ibiltaria eta ilustrazio tailerra, Literaturiatxuaren barruan. • 15:00. Bazkaria, eskolan. • 18:00. Kukuke antzerki eskolaren lanak Anguleri aurrean, Literaturiatxuaren barruan. • 20:00. Erlea aldizkariaren 4. zenbakia aurkeztuko dute Bernardo Atxagak eta zenbait sortzailek, plazan. • 23:00. Anari, Mursego eta Napoka Iria. Jon Miner eta Intxixu Lotien Banda. Bi hitz & Beats. Hori Bai gaztetxean. Ekainak 5, igandea • 10:00. EHAZEk antolatuta, antzerkiaren eta literaturaren arteko harremanari buruzko solasaldia, Angulerin. • 12:00-15:00. Liburuen aurkezpenak, plazan. • 15:00. Bazkaria, eskolan. • 16:00. Bertso trama literarioa, plazan. Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Josu Goikoetxea. • 18:30. Mikel Martinezen ipuin kontaketa, Hori Bai gaztetxean. • 19:00. Hura ez da lekua lana, Hori Bai gaztetxean. • 20:00. Poesia errezitaldia Hori Bain: Miren Agur Meabe, Jon Benito, Paddy Rekalde, Josetxo Azkona, Asier Serrano eta Antonio Casado de Rocha.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!