2014/05/10 11:00 - 12:00

AEKarpa MINTZODROMOA

Iruñea. Kostalapea (Trinitarioak),
Mintzatzeko gunea eta unea esan nahi du. Aprobetxatu aukera! Prozedura: Bosnaka mahai baten inguruan jarriko zarete. Mahaiak zenbaki bat izanen du. Bakoitzak kolore bateko identifikazio ikur bat izanen duzue. Eta koloreak balore bat izanen du. Sortutako boskote bakoitzak gai bati buruz 15minutu hitz egingo du. Megafoniatik denbora agortu dela eta beste mahai batera aldatzeko komunikatuko da. Identifikazio koloreak mahaietara mugitzeko pistak izanen dira. Boskote berrian izanen zara. Horrela, lau gaiak jorratu arte eta mintzodromoko jende guztia ezagutuko duzue. Dinamika ez apurtzeko egin beharrekoak lehenagotik egin (komunera joan, potea eskatu...) Arren, puntualak izan. Gaiak: 1. Komunikazioa/Inkomunikazioa: Whatsapp, Skype, posta elektronikoa... 2. Guztiok al dugu lan etorkizunik Euskal Herrian? Zenbatekoak dira Euskal Herriko lurraldekako lengabezia tasak? Sakanan, Ezkerraldean... Zerk ekarri du lan postuen galera? 3. Zenzenketak debekatu? Entzierroak ere bai? 4. Etxabeak, txokoak, gaztetxeak... "Herri bat gaztetxe bat" lema mantentzen al da? kalea hil al da gazteentzat? Anima zaitezte gurekin parteatzera!!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!