2014/09/19 20:30 - 21:30

Antzerkia: "Pankreas: Gaur egungo tragikomedia bertsoz paratua"Patxo Telleriak idatzia

Gayarre Aretoa,
"Hiru lagun. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte batera, heredentziazko Alzheimerrari izkin egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko. Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen ondoren etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egiten da noizbait." Hori da "Pankreas"-en sipnosia. Idazlea: Patxo Telleria Zuzendaria: Jokin Oregi Aktoreak: Mikel Martinez; Patxo Tellería; Joseba Apaolaza Sarrerak: Aretoa 12€, palkoa 8€, anfiteatroa 8€. Gayarre gazte txartelarekin 4€. Deskontuak: langabetuak %50, 20 lagunekin gorako taldeak %20a

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!