2014/09/18 19:00 - 22:00

"Euskara ikasleen festa" AEKk antolatua

Nabarreria Plazan,
Musika zuzenean: Zuriñe-Fran (Hesian), Jon Basaguren (Izaki Gardenak), Hutsun Txalaparta taldea, eta musika giroa DJ JOTATXOrekin. Mintzodromoa, Bakarrizketa (Baltziskuetaren eskutik), sari desberdinak, sorpresak... Lehiaketa bat ere abian jarri dute: “ ZURE BIZIPENA” Bertan parte hartzeko euskara ikasle bezala izan duzun esperientzia esaldi bakar batean idatzi behar duzu. Kontakizunarik ederrenarentzat sari nagusia izanen da, eta irailaren 18an jakinaraziko da, bestan bertan. (Parte hartzeko animatuz gero, bidali zure bizipena euskaraikasleenbesta@gmail.com helbidera, eta saria Nafarroako txoko zoragarri baten egonaldia bi lagunentzat, Zugarramurdiko Graziana aterpetxean)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!