2014/10/31 18:00 - 19:00

IRRIEN LAGUNAK " Arrantzara dantzan"

Orkoiengo Gizarte Etxeko Antzokian,
Irrien Lagunak Klubekoen abentura berri bat. Sarrerak: 2€ Izan ere, Largabista, Marikalanbre, Martinber eta Tiritatxo arrantzara doaz! Bakoitzak bere trasteak hartu eta Euskal Herriko txokoetan barrena abiatuko dira. Arrainik ez, ezta txipiroirik ere ez, dantza eta alaitasuna dira arrantzatuko dutena. Ikuskizun partehartzailea dugu oraingo hau ere, abesti ezagunez, eta pasarte xelebrez osatua. Dibertigarria bezain hezitzailea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!