Maite Esporrin izendatu dute Iruñerriko Mankomunitateko presidenteorde

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 28a, 18:41

Esporrin "apetaz" izendatu dutela salatu du Navarra Sumak: "PSN eta EH Bilduren itunaren beste adibide bat da".

Maite Esporrin PSNk Iruñeko Udalean duen zinegotzia Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariorde izendatu dute. David Campion Mankomunitateko presidenteak eguerdian Iruñean egin duen batzarrean eman du izendapenaren berri.

Kargua eta Iruñeko zinegotzi kargua bateragarri egingo dituen Esporrinek azaldu du bere "esperientzia, energia eta ezagutzarekin kolaboratu eta lagundu" nahi duela Mankomunitatean, eta erronketako bat dela "Iruñeak eta bere eskualdeak hondakinen arloan dituzten arazo nagusiak konpontzea".

Hala ere, zehaztu duenez, karguak "ez du dedikazio espezifikorik behar, presidentea ez dagoenean ordezkatzeaz gain". "Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrean nuena baino lan gehiago ez dit ekarriko", zehaztu du.

Esporrin "apetaz" izendatu dutela kritikatu du Navarra Sumak: "Alderdi sozialistaren eta Bilduren artean dagoen itunaren beste adibide bat da, PSOEk ETAren testaferroekin lortutako akordioak berresten dituen beste erabaki bat". Salaketen aurrean, Esporrinek adierazi du, "agerian uzten duela Navarra Sumaren gezurra horren inguruan", eta ziurtatu du ez dagoela halako itunik.

Zinegotzi sozialistak adierazi duenez, David Campion Mankomunitateko presidente eta Olloko haraneko alkatea "pertsona independentea da, kargua eskaini dit eta onartu egin dut", eta ukatu egin du EH Bilduk erabaki horretan parte hartu duenik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!