Egun jarduerarik gabe zen eraikin industrial batean lanean ari zen langilea, aurki zabalduko zen enpresa batentzako azpiegiturak prestatzen. 14.50ak ziren eta teilatuan ari zen, lurretik zazpi metrotara. Oraindik ikertzen ari diren arrazoiengati, argi-zulo batetik behera erori zen, kolpe ugari jasoz, haietako bat buruan. Antsoaingo Udaltzainak izan ziren iritsi ziren lehendabiziko emergentzia taldea eta hauek Nafarroako Suhiltzaile eta beren anbulantzia eskatu zuten. Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten konorterik gabe eta bertan zendu zen egunaren amaieran.
Hildako langilea, Arrosadia auzoko 46 urteko bizilaguna da. 14 langile hil dira aurten Nafarroan beren lanpostuetan.