Lan garrantzitsuak Arakil ibaiaren gaineko Iberoko zubia erreforzatzeko. Bost aste luzez egonen da itxita NA-700 errepidea Iberotik aurrera. Honela, Etxauri, Elio eta Etxarriko herrietara heltzeko eta Girgillanotik Gareserako errepidera ailegatzeko, bestelako bideak erabili beharko dira. Nafarroako Gobernuak, Ororbia eta Paternaindik, Belaskoaingo mendatean zehar joatea proposatzen dute, NA-7015tik alegia.