Sedenako langileen grebak jarraipen "ezinhobea" izan du sindikatuen arabera

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 8a, 19:59

12: 00etan, kontzentrazio jendetsua egin da Condestableko Civivox-ean, enpresako 100 langilek parte hartu dute.

Sedena enpresako langileen lehenengo greba egunak jarraipen "ezinhobea" izan duela adierazi du ELA sindikatuak. Egun osoan itxita egon dira Condestableko Civivox, Iturrama, Mendillorri, Jus la Rotxa eta San Jorge. Gazteen Topagunea, bai eta arratsaldez irekitzen duten zentroak ere egun osoan itxita egon dira: San Joan Bosco, Beriaingo Gazte Zentroa, Liburutegi Orokorra eta Uharteko Museoa. Zabalgunean eta Arrosadian grebak eragin handia izan duela adierazi dute. Goizez egon dira zabalik. Tuterako zentro zibikoa arratsaldez itxita egon da. Civicanen eta Artxibo Orokorrean ere nabaritu da greba. Artxiboko liburutegia itxita egon da. Zentro hauek Sedenaren menpe ez daudenez, jendearentzat irekita mantendu dira.

Grebak bihar eta ostegunean jarraituko du, "langileek enpresaren berririk jasotzen ez duten bitartean". Negoziazioetan blokeoa mantentzen bada, mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute langileek. Bihar asteazkenean, Sedenako langileak 12:00 eta 17:00ean elkartuko dira enpresaren egoitzaren aurrean (Errotxapeako Julio Caro Baroja enparantzan)

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!