Euritea Iruñerrian: 30 litro metro karratuko, ordu erdian

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 18a, 14:48

Ura ateratzeko hainbat irteera egin dituzte suhiltzaileek.

Bustirik esnatu dira Iruñeko merindadeko herri gehienak. Goizaldean eurite kopurutsuak erregistratu dira. AEMETen arabera Elon, esaterako, 48 litro pilatu dira metro karratuko; Urbasan, 36 eta Noainen 27. Iruñerrian ere gogotik bota du. Mutiloan 35 litro pilatu dira metro karratuko, ordu erdian. Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 31 litro. Cordovilla, Eskirotz, Barañain eta Beriainen arazoak eragin ditu euriteak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!