Aplikazioa erraza da. Behin mugikorrean instalatuta, erabiltzaileak bere txartela gerturatuko du mugikorrera eta honek chip-a irakurrita datuak irakurriko ditu. Txartelaren saldoa azalduo da eta baita diru gehiago sartzeko aukera, beti bankuko kontu korronte bati lotuta.
Iruñerriko Mankomunitatea teknologia berriak erabiltzen ari da bere zerbitzuak hobetzeko. Recarga TUC zerbitzu honetaz gain, doako wi-fi sarea ere jarri du Unibertsitate Publikorako autobusetan eta Zizur eta Sarriguren lotzen duten villavesetan.