Ezkaba hesitzeko proiektua erretiratu du Espainiako Defentsa Ministerioak

Euskalerria Irratia 2019ko ira. 12a, 14:34

Ministerioaren erabakiarekin "pozik" agertu da Nafarroako Gobernua. Proiektu berri bat aurkeztuko du Espainiako Armadak.

EH Bilduren galdereei erantzunez, Aitzoaingo kuartela  handitzeko lanen inguruan mintzatu da Nafarroako Parlamentuan Jose Maria Aierdi zuzendariordea. Espainiako Defentsa Ministerioak atzo jakinarazi zienez, atzera egin dute eta Ezkaba mendian hesi bat jartzea aurreikusten zuen proiektua bertan behera uztea erabaki dute. Berri bat aurkeztuko dute.
 
Gaur egun, Espainiako Armadak jabetzan ditu kuartelaren inguruko lurrak, baita Alfontso XII.a gotorlekua ere. Mendia, baina, inguruko kontzejuena da. Militarrek berentzat nahi duten eremua, zehazki, Berriobeiti eta Berriozar udalerriei dagokie.
 
Ezkaba natur parke gisa egokitzeko UGEP udalerriz gaindiko planari ere eraginen lioke proiektuak. Iaz onartu zuten egitasmo hori, eta jendaurreko fasean dago. Aierdi plan honen alde azaldu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!