Itaroako zinemetako zuzendaritza epaile aurrean

Euskalerria Irratia 2019ko uzt. 19a, 13:07

Greba eskubidea urratzeagatik salaketa jarri dute enpresako langileek. Pasa den apirilean lanuzteak deitu zituzten Itaroa merkatalguneko Yelmo zinemetako langileek soldata igoera eta lan baldintza hobeagoak eskatuz. Plantillaren %100ak bat egin zuen protestarekin baina zuzendaritzak ez zuen negoziatzeko asmorik azaldu. Guardia Civil-a bidali zuten grabalarien kontra eta zinemak zabalik mantentzeko, langileak ordezkatu zituzten.

31 gaztek lan egiten dute Itaroako zinemetan gutxieneko soldataren truke eta asteburuetako extrarik jaso gabe. Baldintza hauek salatu eta aldatzeko greba egin zuten. Enpresak protesta egiteko eskubidea urratuta, 3.000euroko isuna jaso lezake.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!