Bost lagun atxilotu dituzte Iruñerrian, Korrikan presoen argazkiak eramateagatik

"Terrorismoa goratzea" egozten diete. Deklaratu ostean, libre utzi dituzte atxilotuetako lau.

Espainiako Poliziak bost pertsona atxilotu ditu, Korrikan presoen argazkiak erakustea leporatuta. "Terrorismoa goratzea" egozten diete. Lau aske utzi dituzte deklaratu ostean.