Edukiontzien ondoan utzi behar ez direnak jasotzeko, garbigune finko gehiago

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 10a, 13:08

Sei garbigune gehiago jarriko ditu Iruñerriko Mankomunitateak: Eguesibarren, Taxoaren, Zubirin, Arren, Etxaurin eta Muruzabalen. Udalekin elkarlanean, jendeak hondakin horiek ahalik eta gertuen birziklatzeko aukera izan dezaten da xedea.

Edukiontzien alboetan askotan ikusten dira koltxoi zaharrak, etxetresna elektriko txikiak, armairuak, jostailuak… eta hori ez da bere lekua. Garbiguneetara eraman behar dira edota Emausko Trapuketariei deitzea.

Sei garbigune gehiago jarriko ditu Iruñerriko Mankomunitateak: Eguesibarren, Taxoaren, Zubirin, Arren, Etxaurin eta Muruzabalen. Udalekin elkarlanean, jendeak hondakin horiek ahalik eta gertuen birziklatzeko aukera izan dezaten da xedea. 

Alfonso Etxeberria Eguesibarko alkateak eskertu egin du mankomunit  atearen lana eta bizilagunei erraztasunak ematea halako bereizketak egiteko onuragarria izanen dela uste du. 

%18 hazi da garbigune finko horietara eraman diren elementuak. Erabilitako olioa, etxetresna txikiak eta jantziak zein oinetakoak dira gehienak. Etxebizitzetan sortzen diren hondakin bereziak gaika biltzea errazten dute garbiguneek. Ez dira inolaz ere edukiontzietara bota behar halakoak.

Sei izanen dira datozen egunetan jarriko dituzten garbigune finko berriak eta 2020ra arte beste 20 jarri nahiko lituzkete. Horiei gehitu behar zaizkie Iruñerrian handiagoak diren beste hiru puntu garbi finko: Eroski supermerkatuaren ondoan dagoena, E.Leclerk saltokiaren alboan dagoena eta Burlatan dagoena. Horiez gain, 2017tik hona oinetakoak eta arropa bereizteko 98 edukiontzi ere jarri dituzte eta garbigune mugikorrak 37 kokaleku desberdinetatik pasatzen dira astero.

Kokatzea: gaur hasi eta ekainaren 19a bitartean, asteazkena

Garbiguneak kokatzeko egutegia gaur hasi eta ekainaren 19an bukatuko da, eta hau izango da:

Ekainak 10, astelehena - Zubiri: Orreaga etorbidea (ikastetxearen eta kiroldegiaren artean).
Ekainak 12, asteazkena - Muruzabal: Esteban Perez Tafallakoa kalea, 8-10.
Ekainak 13, osteguna - Etxauri: Lizarrako errepidea, supermerkatuaren parean.
Ekainak 14, ostirala - Taxoare: Belanbutzu industrialdea (sartzeko biribilgunearen ondoan).
Ekainak 14, ostirala - Egues: Zaldua kalea (herri zaharretik urbanizaziorako sarreran).
Ekainak 19, asteazkena - Arre: San Roman plaza.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!