'Mikele' dokumentala aurkeztuko dute ostiralean, Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 4a, 16:20

Golem Baionan pantailaratuko dute, 20:00etan, IPES elkartearen nazioarteko erakusketaren barne. Ekhiñe Etxeberria zuzendari nafarrarekin mintzatu dira Irrintzi Plazan.

Ekainaren 7tik 14ra izanen da IPES elkarteak antolatutako Zinemaren eta emakumeen 33. Erakusketa Internazionala. Mikele dokumentala izanen da eskainiko den lehenengoa. 

Mikele 16 urteko neska gazte bat da, transexuala, Uharten bizi dena, Nafarroan. Gaztearen izena izenburu duen dokumental honetan, bere trantsizio-prozesuaz hitz egiten du, naturaltasunez, eta, adierazten duenaren arabera, familiaren eta lagunen babesa funtsezkoa izan da prozesu horretan.

Ekhiñe Etxeberriarena da filma (Nafarroa, 2018, 45'). Hainbat sari eskuratu ditu: Caracola Alcances film ertain onenaren saria, Cadizko “Alcances” Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren 50. edizioan (2018); film ertain dokumental onenaren saria, Bartzelonako Premio Festival de Cinema i Drets Humans jaialdian (2018); eta aipamen berezia, Documenta Madriden (2018) eta Alcancesen, Docmaren aldetik (2018).

Ekhiñe Etxeberria zuzendari eta gidoilari nafarrak Zinemako eta Bideoko Goi Mailako Gradua eta Zinematografiako Gradua ikasi zituen, espezializazioa dokumentalen zuzendaritzan eginez. Mikele, hain zuzen, gradu amaierako lana izan da.

Dokumentala proiektatzeaz gain, hizketaldia eginen da.Gonbidatuak: Ekhiñe Etxeberria (zuzendaria), Mikele Grande (dokumentalaren protagonista) eta Pilar Miqueo, doktorea Psikologian, sexologoa, aditua generoan eta Nafarroako Gobernuaren Nafarroako transexualei laguntzeko eta arreta emateko gidaliburua gidaren egilekidea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!