Bi etxe kaleratze geldiarazi nahi dituzte Berriozarren

Euskalerria Irratia 2019ko eka. 3a, 08:31

Berriozarko Hipotekek Kalteturikoen Plataformak egindako protesta bat. Arg: eitb.eus

Berriozarko bi familia etxerik gabe gelditzeko arriskuan direla salatzen ari da herri horretako Etxe Kaleratzeen Aurkako Plataforma. Gaur elkarretaratzea eginen dute Iruñeko Karlos III. Etorbidean 13:30ean eta 19:00etan. 

Lehen protesta Caixabank bankuetxeak Iruñeko Karlos III. Etorbidean duen egoitzaren parean eginen du Berriozarko Hipotekek Kalteturikoen Plataformak. Entitate horrekin dute bi familiek hipoteka eta mehatxua jaso dute etxetik kanporatuko dituztela. Mikelen eta Aurelioren familiak daude egoera horretan. Plataformak eskatzen duena da, alokairu sozialean bizitzeko aukera eman diezaietela eta ez ditzatela kalean utzi. Bigarren protesta Karlos III. Etorbidean berean izanen da baina Nafarroako Gobernuaren Jauregiaren parean. Lehena eguerdian, 13:30ean eta bigarrena 19:00etan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!