Bihar, ekainak 1, larunbatarekin, Euskararen Eguna ospatuko dute Berriobeitin. Antolaketa lanetan elkarlanean aritu dira Berriobeitiko Udala eta Berriobeitiko Euskaltzaleen Sarea, Berriogoitiko Kontzejuaren laguntzarekin.
Jai egitarau mardula antolatu dute. 12:00etan abiatuko da, kalejira abtekin. Eta azken ekitaldia 22:00ean abiatuko da, elkartean eginen duten festarekin. Tartean, besteak beste, haurrentzako puzgarriak, dantzariak, herri bazkaria, talo tailerra, kantaldiak eta dantzaldiak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!