Hauteskundeak 2019

Atarrabian EH Bilduk segiko du alkatetza izaten

Mikel Oteizak alkate izaten jarraituko du. Boto kopuruan babes handiagoa lortu badute ere (200 boto gehiago) 2015ean baino zinegotzi bat gutxiago dute, zazpi. 

Mikel Oteizak beste lau urtez Atarrabiako Udala gidatzen segituko du. EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak eta zazpi zinegotzi eskuratu ditu 2.300 boto eskuratuta. Gehiengo osoa izateko hori bai, bederatzi zinegotzi, norbaitekin elkartu beharko du. Bigarren indar bozkatuena Navarra Suma izan da eta lau zinegotzi lortu ditu. Atzetik ditu: Atarrabiako Geroa Bai hirurekin, PSN birekin eta Izquierda-Ezkerra zinegotzi batekin. Erdietsitako emaitzekin kontent azaldu zaigu Mikel Oteiza alkatea.

Herritarrek egindako lana saritu dutela uste du: kudeaketa eta gertutasuna dira balioan jarri dituenak alkateak. Eta agian, kexa gehien zenbait esparrutan geldoegi aritu izanak eragin dituela esan du. 

Lanean hasteko prest

Azken urteotan egindako bidetik segitzeko asmoa du EH Bilduk Atarrabian. Oraindik gainerako alderdiekin elkarrizketa informalak izan dituela esan du Oteizak eta ateak guztiz zabalik daudela adostasunetara iristeko. Etorkizun oparoagoa erdiesteko lanean jarri nahiko luke laster. 

Mikel Oteiza izanen da datozen lau urteetan ere Atarrabiako alkate. EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak herrian eta aise eskuratuko du berriz ere aginte makila.