Hauteskundeak 2019

PSNk du giltza Uharten

EH Bildu izan da alderdi bozkatuena udalerako. Baina aldaketaren indarrek ez dute alkatetzari eusteko adina zinegotzi lortu.

2015ean baino 366 boto gehiago eskuratu ditu EH Bilduk Uharten. Bost zinegotzi izanen dituzte. Geroa Baik bat galdu du, eta bakarra izanen du. Hala, aldaketaren indarrak ez du alkatetzari eusteko behar adina eserleku lortu.

GIHk lau eskerlekuak mantendu ditu. Navarra Sumak bi eskuratu ditu; eta PSNk bakarra.

 

NA+ nagusi, foru hauteskundeetan

Navarra Suma koalizioak 1.017 boto eskuratu ditu foru hauteskundeetan Uharten. Geroa Bai eta EH Bildu izan dira bigarren eta hirugarren bozkatuenak. PSNk nabarmen egin du gora.