Hauteskundeak 2019

Aldaketak errepikatu dezake Berriozarren

EH Bildu (8) eta Unidas-IEren (1) botoekin gehiegoa eskuratu du aldaketak. 17 zinegotzi izanen ditu aurrerantzean Berriozarrek.

13 zinegotzi izatetik 17 izatera igaro da Berriozar legegintzaldu berriarekin. Horietatik 8 eserleku eskuratu ditu EH Bilduk, botoetan nabarmen gora eginez. Navarra Sumak eta PSNk launa lortu dituzte. Unidas-IEk bat galdu du, eta bakarra izanen du. 

EH Bildu, PSN eta NA+ berdintsu, foru hauteskundeetan 

EH Bilduk lortu ditu boto gehien foru hauteskundeetan Berriozarren. Gertu izan ditu baina, PSN eta Navarra Suma. Ahal Duguk nabarmen egin du behera botoetan.