Hauteskundeak 2019

Manolo Romerok alkate izaten jarraituko du Arangurenen

Gehiengo osoa eskuratu dute independentistek Arangurenen.

Gehiengoa berretsi du hautagaitza independenteak Arangurenen, 17 zinegotzitik 11 eskuratu ditu. Manolo Romero izanen da alkatea beste lau urtez. Navarra Sumak lau eserleku eskuratu ditu. EH Bilduk zuen bakarrari eutsi dio, eta PSN sartu da udalean zinegotzi batekin.

Foru hauteskundeak, Arangurenen

Navarra Sumak eskuratu ditu boto gehien foru hauteskundeetan Arangurenen. Geroa Baik eta PSNk boto kopuru antzekoa eskuratu dute. Nabarmen igo dira sozialistak botoetan.