Hauteskundeak 2019

AS Zizur da giltza Zizur Nagusian

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 27a, 11:01

Aldaketaren udala AS Zizurren esku dago; bi zinegotzi eskuratu ditu.

Navarra Suma lehen indarra izaten jarraitzen du Zizur Nagusian. Sei zinegotzi eskuratu ditu koalizioak, eta zazpigarrena eskuratzetik 20 botora geratu da. PSNk bi eskuratu ditu, eta ez dira iristen gehiengo osora. AS Zizurren bi eserlekuak erabakigarriak dira.

Alkatetza duen Geroa Baik botoetan gora egin du, eta lau zinegotziei eutsi die. EH Bilduk hiru eserleku eskuratu ditu.

Nafarroako foru hauteskundeak, Zizur Nagusian

Navarra Sumak eskuratu ditu boto gehien Zizur Nagusian Nafarroako foru hauteskundeetan. . Geroa Bai da bigarren indarra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!