Rolan Garcesek bakarka egindako lehen diskoa da Rolan & Loop abestiak, 2017. urtearen bukaeran grabatutakoa. Rolan beti ibili izan da rock&roll musikan, eta Iruñeko zeinbat taldetan jo izan du (Astrovandals, Granero Distorsion, Lex Misterio, Gravelites). Disko honetan, aldiz, folk, country eta blues estiloetan ere entzun dezakegu. Melodiak indartsuak dira, baina instrumentazio xumea erabiliz, ahotsari eman dio garrantzia, batez ere. Horretarako, Rolanek hainbat abestiren hitzetan zein moldaketetan kolaborazioak izan ditu (Íñigo Cabezafuego, Oskar Benas eta Dani Ulecia, besteak beste). Lan berri honetako 9 abestiek inguruko zein norberaren askatasuna, gure barneko borrokak eta izan garena izateko ikasi ditugunak dituzte hizpide.
Larunbat honetakoaz gain, laster, maiatzaren 30ean, ostegunean, Iruñeko Erraldoien Txokoan arituko da “Kantu eta Hitza” zikloaren barruan.