Ontziteria eta edalontzi berrerabilgarriak eska dakizkioke Iruñerriko Mankomunitateari ekitaldietan erabiltzeko

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 17a, 09:11

Doaneko zerbitzua eskainiko du baina erakunde eskatzaileak bere gain hartu beharko ditu garbitzeko eta garraiatzeko kostuak. 

Herritar asko biltzea ekarriko duten jaien eta ospakizunen antolatzaileen esku baxera eta edalontzi berrerabilgarriak jartzen ditu Iruñerriko Mankomunitateak, erabili eta botatzekoak diren materialen erabilera saihesteko edo murrizteko helburuarekin.

Ontziteria eta edalontzi berrerabilgarrien maileguaren zerbitzua Varazdin Fundazioak kudeatzen du, eta mota guztietako elkarteek, udal-erakundeek, ikastetxeek, taldeek, peñek eta partikularrek eska dezakete, baldin eta Mankomunitatearen kudeaketa-esparrukoak badira.

Ekitaldia antolatuko dutenei baxerak eta edalontziak lagatzea doakoa da, baina erakunde eskatzailea arduratuko da garraiatzeaz eta baxerak eta edalontziak industrialki garbitzeak dituen gastuak ordaintzeaz. Era berean, itzultzen ez diren materialak ordaindu beharko ditu. 

Garbitzeko eta garraiatzeko tarifak, eta gainerako informazioa, Mankomunitatearen webgunean kontsultatu ahal dira. 

 

Vasos de plástico reutilizables

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!