Zuzendaritzaren utzikeria salatu dute KSS enpresako langileek

Euskalerria Irratia 2019ko api. 9a, 14:15

Haserrea Orkoiengo KSS lantokiaren atean. Langileek ez dute sorpresaz hartu  zuzendaritzak iragarritako itxiera, bazekiten gerta zitekeela. Haserre daude, kudeatzaileek ez dutelako deus ere egin lantokiaren bideragarritasuna lortzeko. Ez da deus inbertitu lantokian, ez da berritu edo moldatu bestelako ekoizpenak jaso ahal izateko, jakindako bonba hidraulikoak egiteak iraungitze data zuela.

Kayaba taldeak beste bi enpresa ditu egun Nafarroan, bat Ororbian eta bestea Los Arcosen. Ororbian, langileek lan hitzarmen berria adostu dute zuzendaritzarekin, beste ekoizpen linea bat zabaldu eta enplegua handitzeko helburuarekin. Horregatik, Carlos Nuin KSSko enpresa batzordeko presidenteak, kaleratzeak ekiditeko, taldeko beste lantokietan berkokapenak egon daitezela eskatzen du.

Kayabako zuzendaritza japoniarrak azaldu duen moduan, aurten, maiatzetik aurrera, 80 langileren kaleratzea gertatuko da. Geratzen diren beste 50ak, 2021rarte lanean jarraitu beharko dute, oraindik ere, duten ekoizpen eskariari erantzun ahal izateko. O

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!